Nola egiten dugun

Arrigorriagako Udal Euskaltegiaren helburua euskal hiztunak sortzea da eta ez hizkuntzalaritzan adituak egitea; beraz, metodologia aukeratzerakoan kontuan izan dira metodologiarik komunikatiboenak.

Hala ere, ez dugu metodologia bakarra aldarrikatzen eta denok berdin ikasten ez dugula aintzat hartuz, ezaugarri hauek dituzten jardunbide metodologiko ezberdinak proposatzen ditugu:

Gure programa eta programazioak, gainera, hainbat agiritarako prestatzen ditu ikasleak:

EGA
HABEko 1. eta 2. mailak
Hizkuntz Eskakizunak, Administrazio eta Irakaskuntzarako.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko eta goi ziklorako.

 

Ekintzak

Egunero klaseetan egiten den lanaren osagarri eta euskararen erabilera bultzatu nahi dugulako, hainbat ekintza osagarri antolatzen ditugu euskaltegian.

Hona hemen hauetako batzuk:

                                       

Berbaro aldizkaria

Urtean bizpahiru aldiz Berbaro aldizkaria argitaratzen dugu, eta aldizkariaren bitartez lau mila etxetara iristen dira euskaltegiko zein herri horietako berriak euskara hutsez. 1994ko apirilean argitaratu genuen 0 alea.

Berbarok hiru helburu betetzen ditu: batetik, ikasleak euskaltegitik kanpora euskaraz egitera bultzatzen ditu, askotan inguruko euskaldunengana jo behar izaten baitute idazten hasi aurretik; bestetik, ikasleak konturatzen dira euskaltegian egiten duten lana ez dela alferrikakoa, jendeak irakurri egiten duela haiek idatzitakoa; eta, hirugarrenik, inguruko euskaldunek euskarazko argitalpen bat jasotzen dute, doan, askok irakurtzen duten euskarazko argitalpen bakarra.

berbaro

 

 

Berbaro 31