Arrigorriagako Udal Euskaltegiaren helburua euskal hiztunak
sortzea da eta ez hizkuntzalaritzan adituak egitea; beraz, metodologia
aukeratzerakoan kontuan izan dira metodologiarik komunikatiboenak.
Hala ere, ez dugu metodologia
bakarra aldarrikatzen eta denok berdin ikasten ez dugula aintzat hartuz,
ezaugarri hauek dituzten jardunbide metodologiko ezberdinak proposatzen ditugu:
-
Pertsonalizatuak: ikasle
bakoitzaren jarraipena egiteko baliagarriak direnak, i(ra)kas prozesuaren
hutsuneak antzemanez eta jarraibideak proposatuz.
-
Irekia eta
malguak: taldeen
eta gizabanakoen beharretara eta gaitasunetara egokitzeko aukera ematen dutenak.
Gure programa eta
programazioak, gainera, hainbat agiritarako prestatzen ditu ikasleak:
EGA
HABEko 1. eta 2. mailak
Hizkuntz Eskakizunak, Administrazio eta Irakaskuntzarako.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko eta goi ziklorako.
Egunero
klaseetan egiten den lanaren osagarri eta euskararen erabilera bultzatu nahi
dugulako, hainbat ekintza osagarri antolatzen ditugu euskaltegian.
Hona hemen hauetako batzuk:
-
Irteerak.
Euskal
Herrian zeharreko ibilaldi eta txangoak antolatzen ditugu euskara bertatik
bertara ikasteko: Zarautz, Elizondo, Baiona, Biasteri...
-
Ikuskizunak.
Antzerkiak, hitzaldiak,
filmak eta Arrigorriaga eta inguru herrietako kultur etxeek antolatzen
dituzten ekitaldietara joaten gara.
-
Ospakizunak.
Ikasturte
amaierako afaria ikasle guztiekin batera, denon artean egindako bidearen berri
elkarri emateko eta, nahi izanez gero, hurrengoa prestatzeko.
Urtean bizpahiru aldiz
Berbaro aldizkaria argitaratzen dugu, eta aldizkariaren bitartez lau mila
etxetara iristen dira euskaltegiko zein herri horietako berriak euskara
hutsez. 1994ko apirilean argitaratu genuen 0 alea.
Berbarok hiru helburu betetzen ditu: batetik, ikasleak euskaltegitik
kanpora euskaraz egitera bultzatzen ditu, askotan inguruko euskaldunengana
jo behar izaten baitute idazten hasi aurretik; bestetik, ikasleak
konturatzen dira euskaltegian egiten duten lana ez dela alferrikakoa,
jendeak irakurri egiten duela haiek idatzitakoa; eta, hirugarrenik,
inguruko euskaldunek euskarazko argitalpen bat jasotzen dute, doan, askok
irakurtzen duten euskarazko argitalpen bakarra. |

|
