|
“Arrigorriagako Udal Euskaltegia” Arrigorriagako Udalak, Ugaoko Udalaren laguntzaz, 1986. urtean sortutako tokiko erakunde autonomiadun bat da. Tokiko erakunde autonomiadunak udalerriko helduen euskalduntzeari lotutako zerbitzuak eta baliabideak kudeatu, antolatu eta zaindu nahi ditu, eta, era berean, euskararen alfabetizazioa sustatu nahi du, dagozkion eskumenen barruan. Hasiera
hari erreparatuz gero, argi dago gauza asko aldatu dena: euskaltegiaren
itxura, ikasle-mota, irakasleak, denon motibazio eta dedikazioa, programa
edo programazioak, baliabideak, eskolak emateko era... Bilakaera horren
ondorioz, irakasleen prestakuntza, esperientziaz gain, gaur egun
instalazio modernoak ditugu, gaur eguneko teknologiak eskaintzen dizkigun
aukera guztiez hornituta. |