Helduak euskaldundu eta
alfabetatu euskararen normalizazioan eragiteko.
(*) Ez daude homologatuta hizkuntz eskakizunekin, baina erreferentzia izan daitezke.
(HEOK) Helduen euskalduntzerako oinarrizko kurrikulua (1999).
|
HEOK
|
Erreferentzia
puntuak
|
1.maila
|
Lehenengo
maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da eguneroko testuinguru ezagunetan
eta gai orokor eta arruntei buruzko kontaketa eta narrazio sinpleak,
instrukzioak, pertsona eta objektuen deskribapen laburrak ulertu eta, ahoz
nahiz idatziz, adierazteko. Halaber,
eguneroko harreman hurbilen inguruan, solasaldietan parte hartzeko gai
izango da. Dena den, testuaren mezu nagusia eta orokorra jaso/adieraziko
du; eta zenbaitetan, helburuaren arabera eta testuaren egiturak bideratzen
duenean, informazio xehea ere jasoko du.
|
Gutxieneko maila da, oinarrizko gaitasun komunikatiboaren
adierazle, gutxieneko bermea, nolabait esateko. EGArako prozesuaren erdian
koka genezake. 1. hizkuntz eskakizuna (1HE)
|
2.maila
|
Bigarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da ohiko
gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldi eta jardunak, narrazioak,
deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz
idatziz, adierazteko. Dena den, zailtasunak izango ditu ñabardurak jaso
eta adierazterakoan.
|
Gizartean ditugun erreferentziei begiratuz, 2. hizkuntz
eskakizuna (2HE) edo hezkuntzako PL1
|
3.maila
|
Hirugarren
maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da kultura orokorraren mailan
edozein euskal hizketa ulertzeko , baita zuzentasunez, egokitasunez eta
aberastasunez komunikatzeko ere. Saiakera arruntak, ipuinak, nobelak, etab.
ulertuko ditu; gutunak, artikulu laburrak, testu errazak eta antzekoak ere
idazteko gai izango da. Hala ere,
zailtasunak izango ditu gai espezializatuei eta erregistro bereziei
buruzko testuak jaso eta adierazteko.
|
Erreferentzia puntua EGA
|
4.maila
|
Laugarren
maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da kultura-maila goreneko eta
norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko eta
iritziak eta azalpenak emateko. Halaber, testu espezialduak bere
osotasunean jasoko ditu; eta, hizkuntza formalean nahiz informalean
egoerari egokituz eta arrakasta lortzeko moduan, era guztietako testuak
zuzen, zehatz eta jator idazteko gai izango da. Euskalkietako berbaldiak
eta idatzizko testuak ere ulertzeko gai izango da.
|
EGAtik
gorakoa. Kultura-maila altuagoan euskaraz komunikatzeko gaitasuna (euskara
profesionala, zientifikoa...)
|
Euskararen
Gaitasun Agiria
izena duen euskarazko titulua da.
EGAk hainbat
lanpostutarako eskatzen den
euskara mailaren egiaztagiri balioa du.
Gutxienez 17 urte
bete behar dira urte
barruan.
Bi
deialdi daude: irekia eta itxia. Deialdi itxian parte hartzeko, euskaltegi batean matrikulaturik egon behar da.
Azterketarako matrikula, euskaltegian
bertan egiten da.
Urtero bi bider egiten dira azterketak:
lehenengoa ekain inguruan eta bigarrena irailean.
Azterketa
gainditzeko, honako proba hauek egin beharko dituzu:
-
Atariko proba: Lehenengo azterketa da eta
100 item ditu.
-
Azterketa idatzia: entzutezko ulermena,
idazlana, ortografia, esaldiak berridatzi, sinonimoak eta irakurriaren ulermenak
osatzen dute.
-
Ahozko proba: Testu baten ahozko azalpen
laburra eta gai baten azalpen laburrak osatzen dute.
a) HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK
ADMINISTRAZIOAN
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio
Publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko Plangintzaren eraginez, hizkuntz eskakizun bat ezarri zitzaion aipatu esparruko lanpostu bakoitzari.
Lau
Hizkuntz eskakizun
bereizten dira eta hauek gainditzeko 4 hizkuntz trebetasunak gainditu behar
dira, hau da, entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena.
HE1:
Erreferentziaren bat izan dezazuen, euskaltegiko 1. maila (6. urratsa) gutxi
gorabehera.
HE2: 2. maila (9. urratsa) gutxi gorabehera
HE3: 3. maila (12. urratsa) gutxi gorabehera edo EGA.
HE4: Teknikari gaitua (arkitektoak, abokatuak, idazkariak...)
Bi hartzaile mota hauentzat izan daiteke
interesgarri:
-
Batetik, administrazioko funtzionario plazadunentzat edota
lanpostuz aldatzeko asmoa dutenentzat; hauek aurkeztu daitezke Herri-Arduralaritza
Euskal Erakundeak (IVAP) urtean bi aldiz antolatzen dituen egiaztatze
deialdietara.
-
Bestetik, aurrerantzean administrazio publikoetako lanpostuak
betetzeko hautaketa prozesuetan parte hartuko duten herritarrentzat.
b) IRAKASKUNTZAREN HIZKUNTZ
ESKAKIZUNAK
Irakasleen Hizkuntz Eskakizunen azterketetan
deialdi itxia eta deialdi irekia desberdindu behar dira. Lehena, IRALEn
liberatuta egon diren irakasleentzat eratua da nagusiki. Bigarrenak, aldiz,
matrikulazio zabalagoa onartzen du. Nolanahi ere, HE2ren kasuan irakas-sistemaren
barnean dagoen jendea soilik matrikula daiteke (lanean ari diren irakasleak eta
irakasle-ordezkoak nagusiki).
HE1: Erreferentziaren bat
izan dezazuen, euskaltegiko 2. mailarekin (9. urratsa) pareka daiteke.
HE1en baliokide da Hizkuntz Eskolako 4. maila.
HE2: Euskaltegiko 3. maila (12. urratsa) gutxi gorabehera.
HE2ren baliokide, Hizkuntz Eskolako Gaitasun Maila eta EGA dira.
