Zer egiten dugun

Helduak euskaldundu eta alfabetatu euskararen normalizazioan eragiteko.

 

Mailak

Euskara agiriak eta baliokidetzak

HABEko mailak egiaztatzeko deialdi bi egingo dira: maiatzean eta urrian.

Bete beharreko baldintzak:

 

 

HEOK

Erreferentzia puntuak

1.maila

Lehenengo maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da eguneroko testuinguru ezagunetan eta gai orokor eta arruntei buruzko kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak, pertsona eta objektuen deskribapen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Halaber, eguneroko harreman hurbilen inguruan, solasaldietan parte hartzeko gai izango da. Dena den, testuaren mezu nagusia eta orokorra jaso/adieraziko du; eta zenbaitetan, helburuaren arabera eta testuaren egiturak bideratzen duenean, informazio xehea ere jasoko du.

Gutxieneko maila da, oinarrizko gaitasun komunikatiboaren adierazle, gutxieneko bermea, nolabait esateko. EGArako prozesuaren erdian koka genezake. 1. hizkuntz eskakizuna (1HE)

2.maila

Bigarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldi eta jardunak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Dena den, zailtasunak izango ditu ñabardurak jaso eta adierazterakoan.

Gizartean ditugun erreferentziei begiratuz, 2. hizkuntz eskakizuna (2HE) edo hezkuntzako PL1

3.maila

Hirugarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da kultura orokorraren mailan edozein euskal hizketa ulertzeko , baita zuzentasunez, egokitasunez eta aberastasunez komunikatzeko ere. Saiakera arruntak, ipuinak, nobelak, etab. ulertuko ditu; gutunak, artikulu laburrak, testu errazak eta antzekoak ere idazteko gai izango da. Hala ere, zailtasunak izango ditu gai espezializatuei eta erregistro bereziei buruzko testuak jaso eta adierazteko.

Erreferentzia puntua EGA

4.maila

Laugarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da kultura-maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko eta iritziak eta azalpenak emateko. Halaber, testu espezialduak bere osotasunean jasoko ditu; eta, hizkuntza formalean nahiz informalean egoerari egokituz eta arrakasta lortzeko moduan, era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator idazteko gai izango da. Euskalkietako berbaldiak eta idatzizko testuak ere ulertzeko gai izango da.

EGAtik gorakoa. Kultura-maila altuagoan euskaraz komunikatzeko gaitasuna (euskara profesionala, zientifikoa...)

 

EGA

Euskararen Gaitasun Agiria izena duen euskarazko titulua da.

EGAk hainbat lanpostutarako eskatzen den euskara mailaren egiaztagiri balioa du.

Gutxienez 17 urte bete behar dira urte barruan.

Deialdi bakarra dago eta urtero bi bider egiten dira azterketak: martxoan eta irailean.

Azterketa gainditzeko, honako proba hauek egin beharko dituzu:

 

Hizkuntz eskakizunak

a) HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK ADMINISTRAZIOAN

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko Plangintzaren eraginez, hizkuntz eskakizun bat ezarri zitzaion aipatu esparruko lanpostu bakoitzari.

Lau Hizkuntz eskakizun bereizten dira eta hauek gainditzeko 4 hizkuntz trebetasunak gainditu behar dira, hau da, entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena.

HE1: Erreferentziaren bat izan dezazuen, euskaltegiko 1. maila (6. urratsa) gutxi gorabehera.
HE2: 2. maila (9. urratsa) gutxi gorabehera
HE3: 3. maila (12. urratsa) gutxi gorabehera edo EGA.
HE4: Teknikari gaitua (arkitektoak, abokatuak, idazkariak...)

Bi hartzaile mota hauentzat izan daiteke interesgarri: 

 b) IRAKASKUNTZAREN HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK

Irakasleen Hizkuntz Eskakizunen azterketetan deialdi itxia eta deialdi irekia desberdindu behar dira. Lehena, IRALEn liberatuta egon diren irakasleentzat eratua da nagusiki. Bigarrenak, aldiz, matrikulazio zabalagoa onartzen du. Nolanahi ere, HE2ren kasuan irakas-sistemaren barnean dagoen jendea soilik matrikula daiteke (lanean ari diren irakasleak eta irakasle-ordezkoak nagusiki).

HE1: Erreferentziaren bat izan dezazuen, euskaltegiko 2. mailarekin (9. urratsa) pareka daiteke.
HE2: Euskaltegiko 3. maila (12. urratsa) gutxi gorabehera.