Katalogoa
|
|
Gau Ertzekoak Luigi Anselmi
|
Gau
oro olerkaria ele zaharretara itzultzen ohi denez, Gau Ertzeko
hitzen mortuetara itzuli zaigu Luigi Anselmi poeta bilbotarra. Anselmi,
bilduma honetan ere, hiriaren poeta, eta ibai, gaueko eta deserriko bide
lazgarrien maitale. Ertz horietatik aitzina usnatzen den haratagoko argi-itzal
eta izuez ari zaigu. Itzultzerik gabeko erbesteko lore moreen berri eta,
ospitaleen antzera, hirien eta biziaren mugetan zutik dirauten gaztelu
beltzen oihartzun dakarkigu. Otoitz egiten ahantzia duen jendeak jainko
tenplu hustuetan entseatzen dituen hitzak, paradisuko sugeak xuxurlatu ele
eztiak omen. Suak hartutako baso iharretan bezala, haize ufako mendreak
garrek gibelean utzitako errautsak aienatuz, bihotzeko airean geratu den
oroimena. (J. Etxezarraga)
|
||